133. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Noain aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzarrak, maiatzaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren 2016ko aurrekontuan.

Kreditu berezia Larrialdi Sozialeko NGren laguntzak izeneko 23111-4800003 kontu-sailean, 70.000,00 euroko zenbatekoarekin, diru-sarreretako Larrialdi Sozialeko NGren diru-lag. izeneko 45510 kontu-sailarekin finantzatua, 70.000,00 eurorekin.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamazioak aurkezten ez badira, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Noainen, 2016ko ekainaren 22an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Erburu Anchaño.

Iragarkiaren kodea: L1607729