133. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

1/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an, Miranda Argako Udalaren 2016ko aurrekontu orokorrean 1/2016 aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

–Kreditu berezia.

2. kapitulua: 31.000,00 euro gehiago.

Gastuen aurrekontuko gehikuntza: 31.000,00 euro.

SARRERAK:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 31.000,00 euro.

Diru-sarreren aurrekontuko gehikuntza: 31.000,00 euro.

Miranda Argan, 2016ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1607730