2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Aurrekontuko aldaketak. Hasierako onespena
Leitzako Udalak, 2016ko ekainaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen laugarren eta bosgarren aldaketak Udalaren 2016. urteko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Leitzan, 2016ko ekainaren 29an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.
Iragarkiaren kodea: L1608095