2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Kontratazio publikoko teknikariaren lanposturako aldi baterako kontratazioaren zerrenda
Tuterako Udaleko alkate udalburuak, 2016ko ekainaren 17an, 1190/2016 Ebazpena onetsi zuen.
“Aurrekariak
Lehena.–Alkatetzaren abenduaren 2ko 1990/2015 Ebazpenaren bidez, deialdia eta oinarriak onetsi ziren kontratazio publikoko goi mailako teknikariaren lanpostuan aldi batez aritzeko izangaien bi zerrenda oposizio-lehiaketa bidez osatzeko, bata kontratuak egiteko eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko. Deialdi hori 2016ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19an.
Bigarrena.–Aipatu deialdiaren hautaketa prozesua bukatu da, eta deialdiaren 5. oinarrian honako hau adierazten da:
“5.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.
5.1.–Azken ariketaren kalifikazioa eman ondotik, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu, Herriko Etxeko iragarki oholean eta udal webgunean, bereizirik:
–Aldi baterako kontratazioak egiteko izangai gaindituen zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren arabera.
–Prestakuntzarako izangaien zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren arabera.
5.2.–Zerrenda bakoitzean, aprobatu duten izangaien artean puntu berdinketarik izanez gero, Udalak 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuraren erabakian araututako irizpidearen arabera ebatziko dira (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), hau da, probaren osotasunean ponderazio gehien duen puntuazioa gailenduko da eta, berdinketak irauten badu, zozketa publikoan ebatziko da afera.
5.3.–Ondotik, epaimahaiak Alkatetzari igorriko dizkio hautapenaldiko probak gainditu dituzten izangaien bi zerrendak –aldi baterako kontratazioak egitekoa eta prestakuntza/atxikipenekoa–, lanean hasteko deia egin dezan, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera.”
Zuzenbideko oinarriak
Bakarra.–Hautapen prozesua bukatuta eta aurreko atalean zehaztutako prozedura eginda, honako hau da hautaproba guztiak gainditu dituzten izangaien zerrenda:
PLIKA ZK. | IZENA | LEHENBIZIKO ARIKETAREN PUNTUAZIOA | BIGARREN ARIKETAREN PUNTUAZIOA | HIRUGARREN ARIKETAREN PUNTUAZIOA | BATURA GUZTIRA |
9 | Fernando Nebreda Lucea | 19,75 | 41,00 | 19,76 | 80,51 |
Horrenbestez, ebatzi dut:
Lehena.–Kontratazio publikoko goi mailako teknikariaren lanpostuaren aldi baterako kontratazioaren zerrenda onestea, zuzenbideko oinarri bakarrean adierazitakoarekin bat.
Bigarrena.–Erabaki hau Udalaren iragarki oholean, webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.”
Tuteran, 2016ko ekainaren 17an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1607737