131. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALDIO

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Galdioko Kontzejuko Batzarrak, 2016ko ekainaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2016ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua 606214964 telefonora deituta eskatzen dutenen eskura jarriko da, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Galdion, 2016ko ekainaren 9an.–Kontzejuko burua, Antonio Ros Zuasti.

Iragarkiaren kodea: L1607669