2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE
Jendaurreko aldiaren iragarkia. “Beireko osasun kontsultategirako bidea egitea” izeneko hiri jarduerako plan berezia kudeatzeko hirigintza hitzarmenaren onespena
Beireko Udalak eta hitzarmenak ukitutako lurraren jabeak negoziatu eta izenpetu dute kudeaketako hirigintza hitzarmenaren hasierako testua; hitzarmen horren bidez “Beireko osasun kontsultategirako bidea egitea” izeneko hiri jarduerako plan berezia betearazteko aurreikuspenak gauzatzen dira. Alkatetzaren 43/2016 Ebazpenaren bidez jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren ediktu oholean paratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Epe horretan, interesdunek hirigintzako hitzarmenaren hasierako testua aztertu ahalko dute Udalaren bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Beiren, 2016ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Germán Bezunartea Oroz.
Iragarkiaren kodea: L1607684