1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
358/2016 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Mutiloako “Luis Amigó” Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa emateko instalazioen kokapena aldatzeagatik.
José Manuel Durá Cervera jaunak, erlijioso hirugarrendar kaputxinoen kongregazioa ordezkatuz, elkarte hori baita Mutiloako “Luis Amigó” Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularra, baimena eskatu du Haur Hezkuntzako bigarren zikloko instalazioak eskola-eremu berean dagoen eraikin berri batera eramateko, eta hori dela-eta behar den espedientea bideratu da.
Ikusirik Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak egindako txostenean azaldu duela ikastetxearen instalazio berriak bat datozela indarreko legeekin.
Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak 18. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. 2016-17 ikasturtetik aurrerako ondorioekin, Mutiloako “Luis Amigó” Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da (ikastetxearen kodea: 31000580), Haur hezkuntzako bigarren zikloa emateko instalazioak eskola-eremu berean dagoen eraikin berri batera eramateagatik, Taxoareko errepidean, 2. km-an, Mutiloan.
2. Ikastetxeak Haur Hezkuntzako bigarren zikloan izanen duen osaera juridikoa berdina izanen da: 12 unitate, eta gehienez ere 300 ikaspostu.
3. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
5. Ebazpen hau honako hauei igorriko zaie: ikastetxearen titularrari; Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari; Obra Atalari eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari.
Iruñean, 2016ko ekainaren 1ean.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: F1607043