4. PROZEDURA JUDIZIALAK
GIJONGO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 413/2014 prozedura
Olga Peña García andrea, Gijongo Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: Gizarte Segurantzako prozedura dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 413/2014 prozeduran, honako ebazpen hau eman da, ondotik adierazten diren datuak dituena; interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko, eta adierazten den errekurtsoa jartzen ahal da haren kontra.
–Ebazpena: 2016ko apirilaren 18ko epaia.
–Errekurtsoa eta errekurtsoa jartzeko epea: erregutze-errekurtsoa, bost eguneko epean.
–Zein entitateri jakinarazten zaion: Construcciones y Promociones R-12, SL.
Eta Construcciones y Promociones R-12 SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.
Gijonen, 2016ko maiatzaren 25ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Olga Peña García.
Iragarkiaren kodea: J1607072