3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-S-856
Compañía Española Distribuidora de Petróleos, S.A.k (CEDIPSA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Compañía Española Distribuidora de Petróleos, S.A. (CEDIPSA).
Xedea: gasolindegi bateko eta “San José” jatetxeko instalazioetako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: Ebro ibaia.
Isurketa eginen den udal mugapea: Lodosa (Nafarroa).
Jatetxeko eta gasolindegiko komunetan eta aldageletan sortzen diren ur sanitarioek 2.800 m³-ko bolumena dute urtean eta hobi septikoan tratatuko dira. Jatetxeko urak koipeak bereizteko sistema batean tratatuko dira aldez aurretik. Kutsatuta egon daitezkeen euri-uren jarioak, ibilgailuen garbitokian eta erregaiak hornitzeko eta zama-lanetako eremuan sortzen direnenak, 600 m³ egiten du urtean, gehienez ere; dekantagailuan eta hidrokarburoak bereizteko gailu batean (UNE-EN-858 araua betetzen duena) tratatzen dira.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko ekainaren 16an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1607741