131. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

4.etik 13.era bitarteko aldaketak 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2016ko ekainaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12 eta 13 zenbakiko aldaketak Udalaren 2016ko aurrekontuan, kreditu bereziak baitira.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Vianan, 2016ko ekainaren 17an.–Alkatea, José Luis Murguiondo Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1607683