2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Aldaketa, Planeamenduko Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena
Mendigorriko Udalak, 2016ko ekainaren 17an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Mendigorriko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuetan, abeltzaintza intentsibo eta estentsiboko eraikinen ezaugarriei buruzkoa, eraikitzeko baldintzetako materialei dagokienez.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79. artikuluetan xedatuaren indarrez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Mendigorrian, 2016ko ekainaren 20an.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.
Iragarkiaren kodea: L1607676