129. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Aldaketa, Agiriak luzatu eta tramitatzea arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da Agiriak luzatu eta tramitatzea arautzen duen ordenantzako aldaketaren behin betiko onespena. Horiek hasiera batean onetsi zituen Udalak, 2016ko apirilaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez. Iragarkia 2016ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an.

Ordenantzako aldaketaren behin betiko onespenaren kontra, hautara, errekurtso hauek para daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azagran, 2016ko ekainaren 20an.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

TARIFEN ERANSKINA

–Arma-lizentzia eskuratzeko tasa: 50 euro.

–Arriskutsuak izan daitezkeen zakurrak edukitzeko lizentzia eskuratzeko tasa: 50 euro.

Iragarkiaren kodea: L1607634