129. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2016ko aurrekontuko 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., eta 15. aldaketa espedienteak. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2016ko ekainaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016ko aurrekontua aldatzen duten 8/2016, 9/2016, 10/2016, 11/2016, 12/2016, 13/2016, 14/2016, eta 15/2016 espedienteak, kreditu berezia baitira.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz,

Altsasun, 2016ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1607645