129. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aurrekontuko 16/2016 aldaketa espedientea. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2016ko ekainaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontua aldatzen duen 16/2016 espedientea, kreditu gehigarria baita.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2016ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1607644