129. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 10. EPAITEGIA

Ediktua. 836/2014 prozedura

Ana Belén Requena Navarro andrea, Madrilgo Lan arloko 10. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: José Gines Collado jaunak eskaturik, prozedura arrunta dela-eta, Bardenas Fibra Óptica SLren eta Jazz Telecom SAren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 836/2014 prozeduran, ondoko ebazpena eman da:

138/2016 epaia.

Madrilen, 2016ko maiatzaren 17an.

Nik, Elena Sanabria Seguidok, Madrilgo Lan arloko epaitegietako epaile ordezkoak, erregelamenduaren arabera Lan arloko 10. epaitegian arituz, 836/14 autoak aztertu ditut. José Ginés Colladok sustatu du auzia, Soto Lucas legelariak lagunduta, Bardenas Fibra Óptica SLren eta Jazz Telecom SAren aurka. Horrenbestez, ebazpen hau eman dut, honako hauetan oinarriturik:

Epaitza

Baiesten dut José Ginés Colladok, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Jazz Telecom SA (Jazztel) enpresaren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, aipatu enpresa demandatu hori kondenatzen dut José Ginés Collado demandatzaileari bi mila hirurehun eta laurogeita hamabost euro eta laurogeita hamabost zentimo (2.395,95 euro) ordaintzera; diru kopuru horretaz gain, berrehun eta hogeita hemeretzi euro eta berrogeita hamabost zentimo (239,55 euro) ordaindu beharko ditu %10eko berandutze-interes gisa. Bardena Fibra Óptica SL enpresa absolbitzen dut prozedura honetan ondorioztatzen diren haren kontrako uzietatik.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta ohartaraz bekie epaiaren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jakitera ematea.–Epai hori eman duen epaileak hura irakurri eta publiko egin du, epaiaren datako egunean, jendaurreko entzunaldian. Ebazpenaren jatorrizkoa epaien liburuan gordeko da eta autoei haren hitzez hitzeko ziurtagiria erantsiko zaie. Halaber, alderdiei kopia posta ziurtatuz igorriko zaie, hartu-agiri eta guzti, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearekin bat. Fede ematen dut.

Eta Bardenas Fibra Óptica SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean zedularen edo ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoenak, epaienak edo prozedurari bukaera ematen dioten edo intzidente bat ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Madrilen, 2016ko maiatzaren 27an.–Justizia Administrazioaren letradua, Ana Belén Requena Navarro.

Iragarkiaren kodea: J1607074