129. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Ediktua. 449/2014 prozedura

Edurne Miranda Ortiz de Latierro andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken traktua berriro hasteko eta edukiera handiagoa jartzeko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegi honetan bideratu den 449/2014 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen fink(ar)en deskribapena:

Hiri finka. Murchanteko Hilario Pardo kaleko 2an dagoen etxe-eskorta. Bakarrik beheko solairua dauka; tituluaren arabera, laurogeita sei metro koadroko azalera du estalpean eta ehun eta lau metro koadro estali gabe; dena den, katastroaren arabera, berrehun eta laurogeita sei metroko edukiera dauka. Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua dago: 2.847. liburukia, Murchanteko 90. liburua, 70. orria, 289. finka.

Eta zitazioa egiteko eta aipatutakoak legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2016ko ekainaren 2an.–Justizia Administrazioaren letradua, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.

Iragarkiaren kodea: J1607025