129. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 7804/2015 judizioa, delitu arinen gainekoa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, lesioak direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Iruñean, 2016ko martxoaren 30ean.

Ines Hualde Juvera andreak, Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, lesio-delitu arin bat dela-eta Leticia Elizabeth Aguileraren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 7804/2015 judizioan (delitu arinen gainekoa). Fiskaltzak eta Elva Noguerak parte hartu dute.

Leticia Elizabeth Aguilera kondenatzen dut, delitu arin baten (tratu txarrak) egile den aldetik, hilabeteko isuna ordaintzera, 8 euro egunean, eta prozesuko kostuak ordaintzera. Ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du.

Egin bedi auzi honen lekukotza, “Enrique” izeneko gizonezkoari inputatu zaion lesioengatiko delitu arin baten instrukzioa eta epaiketa egiteko.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Eta Elva Noguerari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko ekainaren 7an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aida González Arca.

Iragarkiaren kodea: J1607148