129. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-S-853

Vitis Navarra SAT 718 NAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Vitis Navarra SAT 718 NA.

Xedea: mahatsondoak maneiatzeko nekazaritzako nabe batzuetako instalazioetako hondakin uren isurketa baimentzea.

Isurketa eginen den udal mugapea: Larraga (Nafarroa).

Isurketak 16 m³ izanen ditu urtean, gehienez ere; bolumen bereko bi isuritan banaturik dago, eta bakoitza bere aldetik tratatzen da hobi septikoak eta iragazki biologikoak osatutako bi instalaziotan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko ekainaren 20an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1607738