129. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-S-512

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea.

Xedea: Ziaurrizko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Isurketa eginen den udal mugapea: Odieta (Nafarroa).

Hondakin urak bi isuritan banaturik daude; haietako lehena, urtean gehienez ere 3.227 m³ dituena, hiru ganberako hobi septikoan tratatuko da. Bigarrena isuria, urtean, gehienez ere, 1.315 m³ dituena, Imhoff tanke berri batean tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko ekainaren 10ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1607658