129. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-446

Benito Del Molino Graciak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Benito Del Molino Gracia.

Xedea: landetxe bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal mugapea: Zuntzarren-Lizoain (Nafarroa).

Etxeko hondakin uren isurketak, gehienez ere, 34 m³-ko bolumena du urtean; lurrean iragaziko da putzu baten bidez (14. poligonoa, 176. lurzatia), hobi septikoaren bidezko arazketa sistema aurrefabrikatutik pasarazi ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko ekainaren 10ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1607654