129. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Alkatetza beste baten esku uztea

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, honakoa

DEKRETATU DUT:

1. Mañeruko Udaleko lehen alkateorde Sonia Arizcun Ibáñezen esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2016ko uztailaren 12tik 28ra, biak barne, Mañeruko udal mugapetik kanpo naizen bitartean.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Mañeruko Herriko Etxeko iragarki oholean ediktuak ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

3. Ebazpen hau interesdunari igortzea; ohartarazten zaio, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, delako ordezkapena betetzen ari den bitartean, ezin izanen diola nik emandako eskuordetzak erabiltzeari uko egin, lege beraren 43. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioz.

4. Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau Udalbatzari jakinaraztea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.”

Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua betez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1.r) artikuluak Alkatetzari emandako eskumena erabiliz.

Mañerun, 2016ko ekainaren 20an.–Alkatea, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1607627