129. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Iturengo alkateak, 2016ko ekainaren 17ko Ebazpenean, erabaki zuen hasiera batean onestea Aurtizko Auzoan dagoen 3 poligonoko 22 partzelako lerrokadurak eta sestrak aldatzeko xehetasun azterlana, hirigintza-aprobetxamendua handitu gabe. Tomás Elizalde Loiarte jauna da espedientearen sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei lanegunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onets dadin igorriko da, bidezko bada.

Iturenen, 2016ko ekainaren 20an.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1607642