129. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Enkantea, Irurtzungo fazeriako oihan aprobetxamenduarena

Fazeria honek, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkantea eginen du, ondoko plan honi dagokion oihan aprobetxamendua saltzeko: Aprobetxamenduen eta hobekuntzen urteko plana, 2016koa, “Itxesia”, “Mendi handia” eta “Hermendi” mendiei dagokiena.

Lote bakarra, 2.289,2 metro kubiko egiten duena, 30.445,98 euro balio duena, BEZa kanpo (%12).

Proposamenak, erantsi den ereduaren araberakoak, Irurtzungo Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabosgarren egun balioduneko 12:00ak baino lehen.

Baldintza teknikoen eta klausula administratiboen agiriak interesdunen eskura daude, Irurtzungo Udalaren idazkaritzan.

Irurtzunen, 2016ko ekainaren 20an.–Fazeriako Batzarraren burua, Oscar Lizarraga Garciandia.

ERANSKINA

Proposamen eredua (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1607664