129. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

1. aldaketa Patronatuaren 2016ko aurrekontuan
Behin betiko onespena

2016ko maiatzaren 23ko osoko bilkuran onetsi zen, hasiera batean, aurrekontuan 1. aldaketa egiteko erabakia, eta 2016ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, ekainaren 7an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

LABURPENA

OSAGARRIA
(euro)

I. kapitulua

2.000,00 euro

II. kapitulua

1.400,00 euro

IV. kapitulua

20.000,00 euro

GUZTIRA

23.400,00 euro

FINANTZAKETA

K. BEREZIA
(euro)

Udalaren ekarpena

20.000,00 euro

GAstu orokorretarako gerak

3.400,00 euro

GUZTIRA

23.400,00 euro

Lizarran, 2016ko ekainaren 22an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1607641