129. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

103/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 10ekoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Roberto García Larrea jauna Barne Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko zehapen espedienteen instruktore izendatzea, Pilar Zapico Revuelta andrea ordezteko.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren 56. eta 59. artikuluek ezartzen dute ezen Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuari dagokiola, eta bereziki Zehapen Prozeduraren Atalari, Barne Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko zehapen espedienteak tramitatzea, instruitzea eta haiei jarraipena egitea, instrukzioa barne dela. Eginkizun hori betetzeko, hainbat instruktore izendatu dira, hala nola, Pilar Zapico Revuelta andrea.

2016ko maiatzaren 11n, 2016ko maiatzaren 12tik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Gobernuak Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuko zuzendari kargutik kenduko du Pilar Zapico Revuelta andrea, berak hala eskatuta; horregatik, bidezko da Roberto García Larrea jauna, Zehapen Prozeduraren Ataleko burua, instruktore izendatzea eta ordezpen hori baliabide ofizialetan argitaratzea, bermatua gera dadin espedientatuen ezespen eskubidea.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Roberto García Larrea jauna, Zehapen Prozeduraren Ataleko burua, Barne Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko zehapen espedienteen instruktore izendatzea, hasiera batean Pilar Zapico Revuelta andrea izendatua zenaren ordez.

2. Foru agindu hau Zehapen Prozeduraren Atalari eta Pilar Zapico Revuelta andreari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 10ean.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1606436