127. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 10/2015 familia-prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

6/2016 epaia.

Lizarran, 2016ko maiatzaren 31n.

Nik, Eva M.ª Gil Gonzálezek, Lizarrako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile titularrak, idazpuruan ageri den zenbakiarekin erregistratutako hitzezko judizioaren autoak aztertu ditut, behin betiko neurriak aldatzeari buruzkoak. Sonia Molina Cano andreak sustatu du auzia, Elena Atondo Albéniz prokuradore andreak ordezkatuta eta Jesús M.ª Gainza legelari jaunak lagunduta, auzi-ihesean deklaratutako David Arenzana Calvo jaunaren aurka. Hona hemen emandako:

Epaitza: partez baiesten dut Sonia Molina Cano andreak, prozesuan duen ordezkariaren bitartez, auzi-ihesean deklaratu den David Arenzana Calvo jaunaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez, urtarrilaren 9ko 1/2014 epaia aldatzen dut, bisita araubideari dagokionez; hona hemen:

Zaintza ez duen gurasoak eskubidea izanen du David semearekin bi asteburutik behin egoteko, ostiraleko 20:00etatik igandeko 20:00etara.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, betiere ohartarazita ez dela irmoa eta haren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, epaitegi honetan idazkia aurkeztuta hogei egun balioduneko epean, jakinarazten denetik aurrera; bertan aurkaratzeak oinarri dituen alegazioak jaso beharko dira, apelatzen den ebazpena eta aurkaratzen diren adierazpenak aipatzeaz gainera (PZLaren 458. artikulua).

Errekurtsoa jartzerakoan frogatu behar dute organo judizial honek duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 50 euro sartu dituztela, eta ohartarazten zaie hori egin ezean errekurtsoa ez zaiela tramitatzeko onartuko, non errekurtsogilea ez den Fiskaltza.

Beraz, epai honen bidez, hori xedatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko, eta erregistra bedi haren jatorrizkoa epaitegi honetako epai liburuan.

Eta David Arenzana Calvori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2016ko maiatzaren 31n.–Justizia Administrazioaren letradua, Rafael Miguel Zapata Vazquez de Prada.

Iragarkiaren kodea: J1606995