2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA
2016ko aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea
Behin betiko onespena
2016ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak 2016ko martxoaren 17an hartutako erabakia, hasiera batean onetsi zuena entitate horren 2016ko aurrekontuan aldaketak egiteko lehenbiziko espedientea. Erabaki haren aurrean hiru alegazio aurkeztu ziren; erantzuna eman zaie eta ezetsi egin dira, Zuzendaritza Kontseiluak 2016ko ekainaren 17an egindako bilkuran, eta aipatutako aldaketa behin betiko onetsi da.
Jendaurrean jartzen da, eta hala betetzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan 216.3. artikuluari dagokionez xedatutakoa; horretaz gain, jendaurrean jartzen da aldatutako aurrekontuaren egitura laburtua, foru lege horren 277. artikuluan xedatutakoarekin bat.
SARRERAK:
III. kapitulua: 8.833.768,93 euro.
V. kapitulua: 10.000,00 euro.
VIII. kapitulua: 1.271.282,54 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 10.115.051,47 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua: 5.107,07 euro.
II. kapitulua: 7.926.377,93 euro.
III. kapitulua: 50,00 euro.
IV. kapitulua: 759.741,96 euro.
V. kapitulua: 500,00 euro.
VI. kapitulua: 128.000,00 euro.
VII. kapitulua: 939.700,00 euro.
VIII. kapitulua: 355.574,51 euro.
Gastuak, guztira: 10.115.051,47 euro.
Iruñean, 2016ko ekainaren 28an.–Partzuergoko burua, Isabel Elizalde Arretxea.
Iragarkiaren kodea: L1607900