2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Deialdia, Erriberriko Udalaren zerbitzuko etxezain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena
Deialdiaren bidez pertsona bat aukeratuko da Erriberriko Udalaren zerbitzuko etxezainaren postua betetzeko (lanpostua Erriberriko Príncipe de Viana eskualdeko ikastetxe publikoan aritzeko izanen da batik bat), oposizio bidez, administrazio araubidean eta lanaldi osoan, aldi baterako kontratazioa eginez. Deialdiko hautaprobak kalifikatzen dituen epaimahaiak, azkeneko emaitza ikusirik, eta deialdiko zortzigarren oinarrian xedatuarekin bat, izendapen proposamena igortzen du honako honen alde, oposizioa gainditu baitu, eta puntu gehien lortu baititu:
Jorge Eraso Rodríguez.
Emaitzak argitara eman eta 7 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko ditu deialdiko 8.2 oinarrian aipatutako agiriak.
Erriberrin, 2016ko ekainaren 23an.–Alkatea, Andoni Lacarra García.
Iragarkiaren kodea: L1607768