2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Odietako Udal Plan Orokorrean aldaketa puntuala egiteko espedientea (egiturazko determinazioak), lurzoru urbanizagarria handitzeko, Gendulaingo 6. poligonoko 7. lurzatiko B azpilurzatian
Odietako Udalak, 2016ko ekainaren 1ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Odietako Udal Plan Orokorrean aldaketa puntuala egiteko espedientea (egiturazko determinazioak), lurzoru urbanizagarria handitzeko, Gendulaingo 6. poligonoko 7. lurzatiko B azpilurzatian, Jesús Erice Aznarrek eskaturik.
Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako idazkaritzan, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 49. artikuluan (1-a eta 2-a idatz-zatiak), 79. artikuluan (2. idatz-zatia) eta 71., 70. eta 81.-1 artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.
Erripan (Odieta), 2016ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L1607831