2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Hirigintza hitzarmena Viguetas Navarras, SLrekin
Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2016ko ekainaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hirigintza hitzarmena Uharteko Udalaren, Areacea SA Hirigintza Kudeaketako Udal Sozietatearen eta Viguetas Navarras, SLren artean, baimendu gabeko materiala jasotzeko behar diren jarduketak elkarrekin egiteko. Espedientea: 2016CONV0011.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23., 24. eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.
Uharten, 2016ko ekainaren 17an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L1607595