127. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, deialdiarena. Deialdi horren bidez laguntzak ematen dira larrialdiko laguntza humanitarioko eta/edo ekintza humanitarioko proiektuetarako, 2016. urtean

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/es/index): BDNS (Identifikazioa): 309989.

Deialdia, laguntzak emateko, larrialdiko laguntza humanitarioko eta/edo ekintza humanitarioko proiektuei, 2016. urtean.

Oinarri arautzaileak, larrialdiko laguntza humanitarioko eta/edo presazko ekintza humanitarioko proiektuak finantzatzeko; hain zuzen ere, hondamendi naturalak, gerrak edo horien ondorioak izaten direnean, edo oinarrizko lehengairik gabe gelditzean edo edozein eratako hondamenak gertatzen direnean.

Deialdi honen bidez araubide bat ezartzen da Lizarrako Udalak larrialdiko laguntza humanitarioko eta/edo ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak eman ditzan 2016. urtean. Laguntza horiek kontu-sail honen kargura ordainduko dira: 2399-489000, Hondamendietarako eta elkarbizitza sustatzea xede duten ekimenetarako laguntzak, 2016. urtea. Xede horretarako, 5.950,00 euro izanen dira gehienez.

Lizarran, 2016ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1607734