127. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, deialdiarena. Haren bidez diru-laguntzak emanen dira, 2016an, euskara ikasteko

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/es/index): BDNS (Identifikazioa): 309888.

Deialdia, Lizarrako Udalak diru-laguntzak emateko, 2016an euskara ikasteko

Xedea: euskara ikasteak dakartzan gastuak partez finantzatzeko diru-laguntzak ematea, espedientean dauden oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 7.000 euro.

Laguntzak eskatzeko epea: irailaren 1etik 30era, biak barne, Lizarrako Udalaren Erregistroan.

Onuradunak: 16 urtetik goitiko pertsonak, Lizarran erroldatuak gutienez ere eskaeraren eguna baino urtebete lehenagotik.

Aurkeztu beharreko agiriak: deialdiko oinarrietan zehazten dena. Horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Lizarran, 2016ko ekainaren 22an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1607700