127. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hitzordua okupazio akta egiteko, Foruen plazako 23an dagoen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziari dagokionez

Nafarroako Gobernuak, 2015eko urtarrilaren 14an egindako bilkuran, adierazi zuen presakoa dela, nahitaezko desjabetza egiteko, “Lizarrako Foruen plazako 23. zenbakian dagoen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia” izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa (2015eko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 12an).

Ekainaren 16ko Alkatetzaren 55-U/2016 dekretuaren bidez, aipatutako Plan Bereziak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egin zaie, Lizarrako Udaleko Alkatetzan ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aitzineko akta egitera.

Non eginen den: Lizarrako Udaleko Alkatetza.

Eguna: 2016ko uztailaren 4a.

Ordua: 11:00etan.

Titularrak: Carmen Ros Hernández (usufruktua). M.ª Gloria Armañanzas Ros (jabetza soila).

Finka: 12.405, liburukia: 2.488, liburua: 208, orria: 79,

Izen ematea: 2.a 2004ko apirilaren 24an eta 3.a 2013ko otsailaren 5ean.

Azalera: 8,26 m².

Lizarran, 2016ko ekainaren 16an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1607649