Iragarkia
127. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 1a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE
Deialdia, kultura teknikariaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat eratzeko, hautaproben bitartez
Uharteko Udaleko alkate udalburuak, 2016ko ekainaren 17ko ebazpenaren bidez, oinarri hauek onetsi ditu:
OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da izangaien zerrenda eratzea Uharteko Udaleko kultura teknikaria lanpostuan aritzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta izangai euskaldunekin.
1.2. Lanpostuak B mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz; eta Uharteko Udaleko plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriez horniturik egonen da.
1.3. Lan araubidea lanaldi osokoa izanen da. Ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko da. Administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute ordutegia, zerbitzuaren beharren arabera.
1.4. Izendapenak aldi baterako lan kontratudun bilakatuko du izendatua, ondorio guztietarako, kultura teknikari gisa aritzeko. Gizarte Segurantzaren araubidean kidetuko da eta hartan alta emanen.
1.5. Lanpostuak euskarazko nahitaezko hizkuntz eskakizuna du, C1 mailakoa. Izangaiak maila hori duela frogatu beharko du, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiria edo ofizialki horren balio bera duen titulua aurkeztuta; bertzenaz, proba bat gainditu beharko du, hizkuntza maila behar adinakoa duela egiaztatzeko.
1.6. Lanbide-profilaren definizioa.
Herrian kulturaren arloan esku-hartzeko proiektua diseinatu, planifikatu eta gauzatuko du, eta harremanean egonen da herriko elkarteekin eta mugimenduekin. Uharteko kultura guneak, ekipamenduak eta azpiegiturak kontrolatuko ditu. Horretaz gainera, erabiltzaileen eta ikusleen fideltasuna, prestakuntza, ekimenen zabalkuntza eta sormena bultzatuko ditu teknika espezifikoak erabiliz.
1.7. Bere mailako eta kategoriako eginkizunak beteko ditu. Hala berean, beharrezkoa bada, Udalaren bulegoetatik kanpo jarduketak eta kudeaketak eginen ditu, baita asteburuetan eta jaiegunetan ere. Aipatu kategoriako eginkizunak beteko ditu, besteak beste: kultura programak eta jarduerak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea; erakundeekin harremanetan jartzea; aurrekontuak kudeatzea eta gastuak kontrolatzea; bere ardurapeko instalazioen erabilera kudeatzea; herriko elkarteekin eta mugimenduekin hartu-emana izatea; eta jarduera eremuarekin lotura duten ekintzak eta gainerako eginkizunak koordinatzea.
–Ekintza plangintzak proposatzea, esleitutako kultura espazio edo azpiegituretarako.
–Aplikatzea planifikatutako helburuak betetzeko esleitu aurrekontua.
–Laguntzak eta diru-laguntzak prestatzea eta kontrolatzea, bai eta horiek behar bezala eta egokiro inbestitzen direla zaintzea ere.
–Proposatzea nola arautu, aplikatu eta kontrolatu behar diren udalerrian jarduten duten beste erakunde batzuei emandako laguntzak eta diru-laguntzak.
–Proposamenak egitea kulturaren arloan, hautemandako beharretatik abiatuz, eta ebaztea erabiltzaileek egin eskaeretatik bere eskumeneko horiek.
–Aldaketak proposatzea, kulturaren arloan esku-hartzeko xedez bere ardurapean egiten diren proiektu eta programen planifikazioen garapenean.
–Jarduera kulturalak programatzea.
–Ikuskatzea bere ardurapean diren profesionalen taldea, behar bezala bete daitezen aldez aurretik zehaztutako helburuak.
–Aztertzea zer baliabide eskaintzen dituzten inguruko lurraldeak eta gizarteak, ukigarriak zein ukiezinak; eta hori egitean, kontuan izatea zer eratan erabil daitezkeen baliabide horiek garrantzi handiko proiektu kulturalak garatzeko.
–Jakitea zein diren eta identifikatzea, jarrera kritikoa eta eraikitzailea agertuz, kulturaren arloko ekintza eremuak, erakunderik garrantzitsuenak eta testuinguru bereizgarriak.
Eta dagozkion lanpostu, titulazio eta mailarekin bat Udalak manatzen dion beste edozein eginkizun.
1.8. Deialdi honen xedea da, baita ere, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat egitea, sortzen diren beharrak bete ahal izateko eta ordezkapenak egiteko.
2.–Eratutako zerrendaren indarraldia.
Amaitzen den arte izanen du indarra deialdi honen bidez eratu aldi baterako kontrataziorako zerrendak, edo bestela, lanpostuak behin betiko betetzeko berariazko hautapen prozedurak hasi arte, edo aldi baterako kontrataziorako beste zerrenda bat egin arte.
3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen eta haien familiakoen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarri den bezala.
Atzerriko gainerako pertsonek legezko bizilekua Espainian eduki behar dute edo, bestela, indarra duen lan baimena.
b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.
c) Unibertsitateko erdi mailako titulazioa edo haren baliokidea izatea edo hura eskuratzeko moduan egotea, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
d) EGA edo euskarako C1 maila izatea. Izangaiak ezin badu egiaztatu, proba bat egin beharko du, haren hizkuntza-maila behar adinakoa dela egiaztatzeko. 2016ko uztailaren 21ean eginen da proba hori, 09:00etan, Uharteko Kultur Etxean.
e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoak izatea.
f) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.
g) B mailako gidabaimen indarduna izatea.
Baldintza horiek guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eduki behar dira, eta gerora horietakoren bat ez betetzea nahikoa arrazoi izanen da deirik ez egiteko, harik eta arrazoi hori desagertu arte.
4.–Eskabideak.
4.1. Deialdian parte hartzeko eskabidea 2016ko uztailaren 15eko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko da Uharteko Udaleko erregistro orokorrean, Uharteko San Juan plazako 1ean (Posta Kodea: 31620), edo Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusiriko baliabideetako baten bidez.
4.2. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio.
Azterketa eskubideengatik 21,06 euro ordainduko dira.
Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Deialdiaren bigarren oinarrian eskatzen den titulua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.
b) Nortasun Agiri Nazionala.
c) B1 motako gidabaimena.
d) Lehiaketaldian izangaiak baliatu nahi dituen merezimenduen jatorrizko egiaztagiriak, frogagiriak edota baliarazi nahi dituen beste batzuk.
e) Lan bizitza.
f) 21,06 euroko tasa ordaindu izanaren frogagiria, espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideak ordaintzeko. Izangaiak azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez badu, baztertu eginen da.
Salbuetsita egonen dira inskripzioa egiteko unean langabezian daudela frogatzen dutenak.
Sistema hauetakoren bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:
–Sarrera eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez eginez, kontu zenbaki honetan: ES59 3008 0087 74 1447560721 (Rural Kutxa). Horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:
a) Izangaiaren izen-deiturak.
b) NAN/AIZ.
c) Kontzeptua: oposizioetako tasa.
Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.
Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
Minusbaliotasuna duten izangaiek honako hau erantsi beharko diote parte hartzeko eskabideari: minusbaliatu egoera frogatzeko agiria, organo eskudunak egina, eta osasun ziurtagiria, horren bidez frogatzeko desgaitasuna ez dela lanpostuko ohiko lana egitea eragotziko dien eritasun edo urritasun fisiko edo psikiko bat (II. eranskineko eredua erabiliko da).
Izangai horiek ariketak egiteko epeak eta moduak egokitzeko eskatzen ahalko dute, hala behar izanez gero. Kasu horietan eskabidean, beste orrialde batean, adierazi beharko dute zer nolako desgaitasuna daukaten eta zein egokitzapen eskatzen duten.
5.–Behin-behineko zerrendak.
2016ko uztailaren 18an jarriko da ikusgai izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Uharteko Udalaren iragarki oholean eta Udalaren webgunean (http://www.huarte.es).
Izangaiek 2016ko uztailaren 21eko 14:00ak arte izanen dute erreklamazioak aurkezteko edota eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.
Inor baztertzen ez bada, zuzenean argitaratuko da behin betiko zerrenda, eta zerrenda horretan bertan jarriko dira hautaprobak egiteko eguna, ordua eta tokia.
6.–Behin betiko zerrendak.
Aurkezten diren alegazioak ebatzi ondoren, alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko. Zerrenda hori 2016ko uztailaren 22an jarriko da ikusgai, Uharteko Udalaren iragarki oholean eta Udalaren webgunean (http://www.huarte.es) hautaproba egiteko eguna eta tokia adierazita.
7.–Epaimahaia.
7.1. Osaera:
–Epaimahaiburua: Alfredo Arruiz Sotés, Uharteko Udaleko alkate udalburua
–Ordezkoa: Laura Aznar Merlo, Uharteko Udaleko kultura zinegotzia.
–Lehen mahaikidea: Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen elkarteko ordezkari bat.
–Ordezkoa: hark izendatzen duena.
–Bigarren mahaikidea: Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen elkarteko ordezkari bat.
–Ordezkoa: hark izendatzen duena.
–Hirugarren mahaikidea: Ana I. Mindegia Ilarregi, Uharteko Udaleko euskara teknikaria.
–Ordezkoa: hark izendatzen duena.
–Laugarren mahaikidea: Jasone Uharte Marin, Uharteko Udaleko langileen ordezkaria.
–Ordezkoa: hark izendatzen duena.
–Idazkaria: Aitziber Juaniz Moriones, Uharteko Udaleko jarduneko idazkaria.
–Ordezkoa: hark izendatzen duena.
7.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa izan gabe. Halaber, modu baliozkoan eratuta izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan.
7.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazoak.
7.4. Epaimahaiak aholkularien laguntza eska dezake proba guztietan edo batzuetan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.
7.5. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta epaimahaiko buruari hala jakinarazi, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak gertatzen direnean.
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.
Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek beraiek uko egiteko edo haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, argitara emanen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.
7.6. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.
8.–Lehiaketaldia. Gehienez ere 30 puntu.
8.1. Lanbide esperientzia. Gehienez ere 20 puntu emanen dira.
a) Administrazio publikoan kultura teknikari lanetan (B/A mailak) aritutako urte bakoitzeko: 3 puntu, eta gehienez ere 12 puntu.
b) Administrazio publikoan kultura kudeaketarekin lotutako lanetan (C maila) aritutako urte bakoitzeko: puntu 1, eta gehienez ere 4 puntu.
c) Alor pribatuan kultura kudeatzaileari edo teknikariari dagozkion eginkizunak betetzen aritutako urte bakoitzeko: 2 puntu, eta gehienez ere 8 puntu.
8.2. Prestakuntza osagarria. Gehienez ere 10 puntu emanen dira.
a) Graduondokoa, kultura kudeaketaren edo kultura politiken arloan (150 ordu gutxienez): 4 puntu.
b) Masterra, kultura kudeaketaren edo kultura politiken arloan (200 ordu gutxienez): 6 puntu.
c) Diplomatura/LH, gizarte eta kultura animazioaren arloan: 2 puntu.
d) Prestakuntza, kultura kudeaketan: 2 puntu gehienez.
a.–10 ordu baino gehiagoko eta 20 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitzeko: 0,25 puntu.
b.–20 ordu baino gehiago eta 50 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitzeko: 0,50 puntu.
c.–50 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzeko: 0,75 puntu.
Aurreko ataletako merezimenduak frogatzeko, izangaiak lan egin duen administrazio publikoaren edo legez eratutako enpresa pribatuaren ziurtagiriak aurkeztuko ditu; merezimendu horiek kontatzeko, berriz, aintzat hartuko dira lan edo administrazio araubidean egindako zerbitzuak, bai eta pertsona talde edo enpresa bateko kide izanik administrazio publikoei egindako zerbitzuak ere.
Frogaturiko esperientzia aldiak ez badu urteko osorik hartzen, dagokion proportzioa aterako da hileko osoak kontuan hartuta. Kontratu bakoitzeko, gutxienez hileko oso bat beharko da.
Lanaldia osoa ez bada, orduan ere dagokion proportzionaltasunaren arabera kalkulatuko da.
Laneko eskarmentua frogatzeko, lan bizitzaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta zerbitzu horiek egin izana frogatzen duten agiriak, zer eratako lanak egin diren eta maila adierazita.
9.–Oposizioaldia. Gehienez ere 70 puntu. Abuztuko lehen hamabostaldian eginen dira probak.
9.1. Oposizioak hiru proba izanen ditu. Guztietan ere, lanpostuko jardueraren gaineko ezagutza praktikoak baloratuko dira.
a) Lehen proba “test” motako galdera sorta bat izanen da, berrogei galderaz osatua, lanpostuan gauzatzen diren jardueren alderdi orokorrei eta espezifikoei buruz, eta erantzunetako bakarra izanen da zuzena. Galderak III. eranskinean azaltzen diren gaiei buruzkoak izanen dira.
Proba horretan, 0-30 puntu emanen dira (gainditzeko, gutxienez ere 15 puntu eskuratu beharko dira). Galdera guztiek balio bera izanen dute (0,75 puntu) eta erantzun oker bakoitzeko 0,25 puntu kenduko dira.
Proba plika bidezko gutun-azal itxien bidez eginen da. Kalifikazioen zerrenda eta bakoitzari atxikitako plika zenbakia azterketaren egunean argitaratuko dira. Une horretan, plikak irekiko dira Udaleko osoko bilkuretarako aretoan. Ekintza publikoaren izaera izanen du horrek.
Plikak irekitzeko egintzan bigarren probaren eguna finkatuko da, eta testak berrikusteko epea ezarriko da, horretarako eskaera egiten dutenentzat.
b) Bigarren proban, kasu praktiko bat ebatzi beharko dute izangaiek. Proba horrek 90 minutu iraunen du gehienez ere, eta ebatzi beharreko kasuak lotura izanen du lanpostuaren eginkizunekin eta edukiekin. Proban, izangaien gaitasunak baloratuko ditu epaimahaiak. Gehienez ere 30 puntu lortzen ahalko dira (gainditzeko, gutxienez ere 15 puntu eskuratu beharko dira).
Edukiaz gain, honako hauek baloratuko dira: idatziz adierazteko gaitasuna, izangaiaren ekarpen pertsonala, argitasuna eta ideien ordena, eta sintesia egiteko gaitasuna.
Proba plika bidezko gutun-azal itxien bidez eginen da. Gehienez ere 7 eguneko epean argitara emanen dira kalifikazioen zerrenda eta bakoitzari atxikitako plika zenbakia, eta adieraziko da plikak noiz eta non zabalduko diren (eguna, ordua eta tokia), hori egin baino 48 ordu lehenago, gutxienez. Ekintza publikoaren izaera izanen du horrek.
Plikak irekitzeko egintzan hirugarren probaren eguna finkatuko da, eta ariketak berrikusteko epea ezarriko da, horretarako eskaera egiten dutenentzat.
c) Hirugarren proban, kasu praktikoa defendatu beharko da. Gehienez ere 10 puntu lortzen ahalko dira, eta ez da baztertzailea izanen.
Edukiaz gain, honako hauek ere baloratuko dira: ahoz adierazteko gaitasuna, izangaiaren ekarpen pertsonala, argitasuna eta ideien ordena, eta sintesia egiteko gaitasuna.
Probetarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek beren NANa, pasaportea edo AIZ eraman beharko dute, bestela ez baitute proba egiterik izanen.
10.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.
10.1. Probak bukaturik, emaitzak jendaurrean jarriko dira Uharteko Udalaren iragarki oholean, probak egin diren tokian eta Udalaren webgunean (http://www.huarte.es).
Probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazio hurrenkeraren arabera jarria, Alkatetzari bidaliko litzaioke eta, horrekin batera, hautapen prozesuaren espediente osoa, behin betiko onespena eman dadin.
Berdinketarik bada, bigarren proban puntu gehien lortu duen pertsonak izanen du lehentasuna, eta hala ere berdinketa hausten ez bada, lehen proban puntu gehien lortu duen pertsonak izanen du. Irizpide hori aplikatuta ere berdinketak jarraituko balu, izangai zaharrenari emanen litzaioke lehentasuna.
10.2. Agiriak aztertu eta ikusten bada izangaiek ez dutela betetzen deialdian ezarritako baldintzetakoren bat, deuseztatu eginen dira haien jarduketak, hasierako eskaeran informazio faltsua emateagatik egozten ahal zaien erantzunbeharra galarazi gabe.
10.3. Puntuaziorik handiena lortzen duen izangaiak 2016ko irailaren 1ean hasi beharko du lanean.
10.4. Probak gainditu dituzten gainerako izangaiei dei egiten ahalko zaie sortzen diren premien arabera, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.
11.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Uharten, 2016ko ekainaren 17an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.
I. ERANSKINA
Eskabidea (PDF).
II. ERANSKINA
Minusbaliotasuna duten izangaien eskabidea (PDF).
III. ERANSKINA
Probak gai hauei buruzkoak izanen dira
1. gaia.–Kultura jardueren zabalkundea, publizitatea, eta ikusleen arreta eta kudeaketa.
2. gaia.–Festetako eta kulturako jarduerak programatzea eta gauzatzea.
3. gaia.–Kultur etxe batean jarduerak programatzea eta gauzatzea.
4. gaia.–Uharteko Udalaren kultura zerbitzuaren antolaketa administratiboa.
5. gaia.–Udaleko kultura programetarako laguntzak eta finantzaketa.
6. gaia.–Udaleko kultura jardueraren finantzaketa iturriak, kultura jarduera publikoarenak eta kultura jarduera pribatuarenak. Mezenasgoari buruzko Foru Legea.
7. gaia.– Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko esku-hartze lerroetatik Nafarroako toki erakundeekin lotura duten horiek. Deialdiak, programak, diru-laguntzak...
8. gaia.–Nafarroako Antzoki Sarea.
9. gaia.–Administrazioaren xedapenak eta egintzak. Administrazio-prozedura. Kontzeptua. Printzipioak. Faseak. Prozedura bereziak. Administratua. Herritarraren eskubideak. Eskaerak, idazkiak eta komunikazioak aurkeztea. Erregistroak. Epeen kontaketa.
10. gaia–Uharteko Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.
Iragarkiaren kodea: L1607591
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
