127. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

845/2016 EBAZPENA, 2016ko ekainaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologia eta Kalitateko Masterreko ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.

Ikasketa planak izan duenez Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta 2010eko azaroaren 12an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarri zuenez (zeina 2010eko otsailaren 16an argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2010eko azaroaren 22ko ebazpen baten bidez).

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina 2010eko uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologia eta Kalitateko Masterra titulua lortzeko ikasketa plana argitaratzea.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2016ko ekainaren 7an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

ERANSKINA

Jakintza-adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikasketa planaren banaketa ECTS kredituetan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

42

Master Amaierako Lana

18

Kredituak osotara

60

Ikasketa plana laburtua (moduluaren eta irakasgaiaren arabera):

MODULUA

ECTS

IRAKASGAIA

IZAERA

ECTS

Prestakuntza modulua

42

Ikerketarako tresnak nekazaritzako elikagaien esparruan

Nahitaezkoa

6

Elikagaien oinarrizko ezaugarriak eta ezaugarri teknologikoak

Nahitaezkoa

12

Azken aurrerapenak elikagaiek kalterik ez egiteko eta elikagaien segurtasunean

Nahitaezkoa

6

Hobekuntza eta berrikuntza nekazaritzako elikagaien prozesuak eta produktuak garatzeko prozesuetan

Nahitaezkoa

18

Masterraren Amaierako Lana

18

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

18

Iragarkiaren kodea: F1607576