127. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

769/2016 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Bordeleko Unibertsitateko (Frantzia) Osasunaren Sustapenaren eta Gizarte Garapenaren Unibertsitate Masterreko ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.

Ikasketa planak izan duenez Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta 2014ko abenduaren 26an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarri zuenez (zeina 2015eko urtarrilaren 29an argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2015eko urtarrilaren 9ko ebazpenaren bidez), eta geroago aldatu zena 2015eko urriaren 30eko Ministro Kontseiluaren erabakiaren bidez (2015eko abenduaren 3an BOEn argitaratua, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2015eko azaroaren 6ko ebazpenaren bidez).

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina 2010eko uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Bordeleko Unibertsitateko (Frantzia) Osasunaren Sustapenaren eta Gizarte Garapenaren Unibertsitateko Master titulua lortzeko ikasketa plana argitaratzea.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 20an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

ERANSKINA

Jakintza-adarra: Osasun Zientziak

Ikasketa planaren banaketa ECTS kredituetan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

42

Praktikak

12

Master Amaierako Lana

6

Kredituak osotara

60

Ikasketa plana laburtua (irakasgaika):

IRAKASGAIA

IZAERA

ECTS

Osasun Publikoaren, Osasun Sustapenaren eta Gizarte Garapenaren Testuinguru Juridiko, Ekonomiko, Politiko eta Soziologikoa

Nahitaezkoa

15

Osasun Publikoa eta Osasunerako Hezkuntza

Nahitaezkoa

15

Lanbide jarduera eta ikerketa

Nahitaezkoa

12

Kanpoko Praktikak Osasunaren Sustapenean eta Gizarte Garapenean

Nahitaezkoa

12

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

6

Iragarkiaren kodea: F1607575