1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko ekainaren 22an hartua, Nafarroako Errege-erreginen aldeko Omenaldia egitea onesten duena.
Lehen monarken hondakinak gordetzen diren mausoleoan, Leireko San Salbatore monasterioan, Nafarroako errege-erreginei urtero egiten zaien omenaldia da Nafarroako foru erakundeek lau hamarkadatik baino lehenagotik egiten dituzten ekitaldi tradizionaletako bat.
Azken urteotan, ospakizun hori Vianako Printzea Kulturaren Saria emateari egon da lotua, hura 1990. urtean eraturik. Sari hori beste modu batera taxuturik, hala erabaki baitzuen Nafarroako Gobernuak Vianako Printzea Kulturaren Saria arautzen duen abenduaren 23ko 281/2015 Foru Dekretuaren bidez, beharrezkoa da berriz definitzea Nafarroako Errege-erreginen aldeko Omenaldia.
Horrenbestez, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak prestatu duen txostena ikusita eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, honako hau
ERABAKI DU:
1. Nafarroako Gobernuak Nafarroako Errege-erreginen aldeko Omenaldia sustatuko du; jaiegun batean eginen da, uda hasieran, Erresumako lehen monarken panteoian, Leireko San Salbatore monasterioko abade-elizan.
2. Omenaldi hori ekitaldi zibila izanen da eta, jaieguna dela eta, monasterioko komunitate beneditarrak antolatzen duen erlijio zeremoniaren ondotik eginen da.
3. Omenaldia herritar guztientzat izanen da eta jarduera artistiko eta sozialekin osatuko da.
4. Ekitaldi honen antolaketa Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari agintzea.
5. Erabaki honen berri ematea Nafarroako Parlamentuari, Leireko San Salbatore monasterioko komunitate beneditarrari eta Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
6. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2016ko ekainaren 22an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1607716