1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
AKATS ZUZENKETA, urtarrilaren 26ko 75E/2016 Foru Aginduarena, haurrak txertatzeko Nafarroako egutegi ofiziala zehazten duen eranskina argitaratu ez zelako.
Urtarrilaren 26ko 75E/2016 Foru Aginduan akats bat egin dela oharturik, bidezkoa da behar den zuzenketa egitea (foru agindua 2016ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ean). Izan ere, haurrak txertatzeko Nafarroako egutegi ofiziala zehazten duen eranskina ez zen argitaratu, eta orain ondoko eranskina gehitzen zaio foru aginduaren testuari:
ERANSKINA
Nafarroako haurren txertaketen egutegi ofiziala
TXERTOAK | ADINA |
HB (1), DTPa (2), Hib (3), VPI (4), NC13v (5) | 2 hilabete |
HB, DTPa, Hib, VPI, NC13v, McC (6) | 4 hilabete |
HB, DTPa, Hib, VPI, NC13v | 11 hilabete |
McC, TV (7), (8), | 12 hilabete |
VVZ (9) | 15 hilabete |
TV, VVZ | 3 urte |
DTpa, (10) / DTPa,(11) VPI (11) | 6 urte |
McC, VPH (12) (13) | 11-12 urte |
Td (14) (15) | 14 urte |
(1) HB: B hepatitisaren txertoa.
(2) DTPa: difteriaren, tetanosaren eta kukutxeztularen txerto azelularra, karga osokoa.
(3) Hib: B motako haemophilus influenzaeren txertoa.
(4) VPI: poliomielitisaren aurkako txerto inaktibatua.
(5) NC13v: pneumokokoaren aurkako txerto konjokatu 13-valentea.
(6) McC: C meningokokoaren aurkako txerto konjugatua.
(7) TV: hiru birusen aurkako txertoa (elgorria, errubeola, parotiditisa).
(8) Arrisku bereziko egoeran 9 hilabeteetara aurrera daiteke.
(9) VVZ: barizelaren aurkako txertoa.
(10) difteriaren, tetanosaren eta kukutxeztularen txerto azelularra, karga murriztukoa. 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotakoei jarriko zaie.
(11) 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoei jarriko zaie.
(12) VPH: giza papilomaren birusaren aurkako txertoa.
(13) Bakar-bakarrik neskatilei. Pauta: 0-6 hilabete.
(14) Td: tetanosaren eta difteriaren txertoa, helduentzat.
(15) Haurren txertaketen egutegia osatu ondoren (5 dosi), edo bost dosi edo gehiago hartu dituztenen kasuan, aski da dosi oroigarri bat ematea 65 urteren inguruan.
Iruñean, 2016ko martxoaren 16an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F1607651