126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

629E/2016 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-4 unitate morfologikoko B-4.1.1 lurzatiaren xehetasun azterlana, Construcciones Andía SAk sustatua.

Aurkeztu den proiektuak Eguesibarko udal mugapeko 15. poligonoko 49. lurzatian du eragina.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren martxoaren 21eko 319E/2016 Ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-4 unitate morfologikoko B-4.1.1 lurzatiaren xehetasun azterlana.

Ebazpen hori 2016ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 19an, eta prentsan, 2016ko apirilaren 26an, eta hogei egunez ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak egiteko epea. Ezarritako epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Hasierako ebazpenean ezarritako baldintzak bete dira, espedientea osatu baita aldatu beharreko indarreko determinazioak jasotzen dituzten informazio planoak aurkeztuz eta eremurako aldatutako indarreko hirigintza parametroak memorian zehaztuz.

Agiriak lehenago adierazitako aldaketak baino ez du izan hasiera batean onetsi zenetik. Antolamendu xehakatuko determinazioak baino ez du, xehetasun azterlan baten helburu eta eskumenekoak direnak. Tresnak, halaber, bat egiten du hirigintzari buruzko araudiarekin tramitazioari eta helburuari dagokienez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 62. artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen arabera, baita Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudiaren arabera (batik bat 9. eta 103.2 artikuluak).

Xehetasun azterlan honen tramitazioa eta onespena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagozkio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikuluarekin bat, udalez gaindiko plan sektorial bat garatzeko tresna delako.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak espedientea azterturik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren B-4 unitate morfologikoko B-4.1.1 lurzatiaren xehetasun azterlana, Construcciones Andía SAk sustatua.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

3. Ebazpen hau eta onetsitako agiria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta espedientearen sustatzaileari, Burlata, Iruña, Uharte eta Eguesibarko udalei, Konpentsazio Batzordeari eta Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 25ean.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1606498