126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 386/2015 prozedura

Iruñean, 2016ko maiatzaren 20an.

María Fernanda López de Dicastillo Sainz de Murieta andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 386/2015 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horien barrenean ebazpena eman da eta haren kopia interesdunaren eskura dago bulego judizial honetan.

Eta Armando Cristobal Vergra Basantesi legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 20an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Fernanda López de Dicastillo Sainz de Murieta.

Iragarkiaren kodea: J1607026