126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 62/2016 judizioa, delitu arinen gainekoa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Maria Cristina Hermosilla Liu andreak, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, delitu arin bat (ebasketa) dela-eta Tomás Jiménez Rodrigoren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 62/2016 judizioan. Salatzailea María Dolores Escalada Pérez izan da, eta Fiskaltzak parte hartu du.

Tomás Jiménez Rodrigo absolbitu egiten dut auzi hau sorrarazi zuten egitateetatik, eta prozesu-kostuak ofizioz ordaindu behar direla deklaratzen dut.

Eta Tomás Jiménez Rodrigori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Agoitzen, 2016ko ekainaren 1ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Tomas Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1607027