126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2010-P-228

Ebroko Ur Konfederazioak 2016ko urtarrilaren 15ean emandako Ebazpenaren bidez, Conservas Acico SAri ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaio, Cortesen (Nafarroa), Huecha ibaiaren ezkerraldean dauden bi zundaketatik ura ateratzeko; aprobetxamendua Ur Erregistroko A sekzioan, 66. liburuko 108. orrian inskribaturik dago. Baimenaren xedea hargunea aldatzea da, eta, horrela, aldatutako aprobetxamenduak bost hargune berri izanen ditu (zazpi, guztira), inskribatutako emari berarekin (7,625 l/s) kontsumo handieneko hilabetean (maiatza), 224.867 m³ urtean. Betiere aipatutako ebazpenean dauden baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2016ko maiatzaren 23an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1607535