126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-S-38

Ahí va el agua SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ahí va el agua SL.

Xedea: uren kanalizaziorako makinen biltegia jartzeko nabe bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal mugapea: Larraga (Nafarroa).

Langileen hondakin-ur sanitarioen isurketak 10 m³-ko bolumena izanen du urtean, gehienez ere; NA-601 errepidearen ondoko erreten batera ateratzen da, 1.500 litroko Imhoff tanke batetik eta iragazki biologikotik pasarazi ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko ekainaren 8an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1607474