126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2013-S-942

Grupo Tuardn SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Grupo Tuardn SL.

Xedea: erabiltzeari utzi ondoren, ibilgailuak tratatzeko zentro baimendu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Txulapain ibaia.

Unitate hidrogeologikoa: Jaka-Iruña sinklinala, beste akuifero batzuk.

Isurketa eginen den udal mugapea: Berriobeiti (Nafarroa).

Kutsatuta egon daitezkeen euri-uren jarioa bi isuritan banatuta dago, bata 3.900 m³-koa eta bestea 2.800 m³-koa urtean; harea kentzeko gailuan tratatzen dira, eta ondoren hidrokarburoak bereizteko 1. klaseko gailu independente batean, isuri bakoitza bere batetik. Hondakin ur sanitarioen gehieneko bolumena 500 m³-koa da urtean; erabateko oxidazio ekipoan tratatuko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko ekainaren 8an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1607469