126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-OC-56

Aritzalako Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Aritzalako Kontzejua.

Xedea: zuhaitzak moztea 1,66 hektareatan; hektarea horietatik 0,66 ur jabari publikoan daude, eta gainerakoak polizia eremuan; halaber, zuhaitzak landatzea 2,02 hektareatan; horietako 0,66 ur jabari publikoan daude eta gainerakoak polizia eremuan.

Ibilgua: Irantzu ibaia.

Alderdia: Poligonoa: 25. Lurzatia: 324, 325, 239, 260, 265, 279, 282, 354, Eza, Zubizarra, Berastatua.

Udalerria: Aritzala-Deierri (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatuak, 72. artikuluan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko ekainaren 3an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1607459