126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Zenozko 07 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua
Hasierako onespena

Ultzamako Alkatetzak 2016ko ekainaren 24an emandako 119/2016 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen “Zenozko 07 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektuari” buruzko espedientea, Pedro Cenoz Iraizozek eta Eva Egozcue Cenozek eskatuta.

Espedientea hogei egunean egonen da jendaurrean Udal honen Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, izan ditzan Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 24., 25., 26. eta 134. artikuluetan eta horiekin bat heldu direnetan 76. eta 74. artikuluei dagokienez xedatutako ondorioak.

Larraintzarren (Ultzama), 2016ko ekainaren 24an.–Alkatea, María Aránzazu Martinez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1607830