126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Zenozko 07 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua Hasierako onespena

Ultzamako Alkatetzak 2016ko ekainaren 24an emandako 118/2016 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen “Zenozko 07 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektuari” buruzko espedientea, Pedro Cenoz Iraizozek eta Eva Egozcue Cenozek sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 149.-155., 167.-169., 76., 74. eta 81. artikuluek eta horiekin bat heldu direnek hala agintzen baitute. Espresuki aditzera ematen da ezen jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkezten ez bada espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Larraintzarren (Ultzama), 2016ko ekainaren 24an.–Alkatea, María Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1607829