126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Zenozko 07. exekuzio unitatearen xehetasun azterlana
Hasierako onespena

Ultzamako Alkatetzak 2016ko ekainaren 24an emandako 117/2016 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen “Zenozko 07. exekuzio unitatearen xehetasun azterlanari” buruzko espedientea, Pedro Cenoz Iraizozek eta Eva Egozcue Cenozek eskatuta sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak, indarrean den testuaren arabera, bere 62., 76., 74. eta 81.1 artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.

Larraintzarren (Ultzama), 2016ko ekainaren 24an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1607828