126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Erreka karrikako 17 zenbakiko xehetasun azterlana
Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2016ko ekainaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. poligonoko 19. lurzatiaren xehetasun azterlana, Errekalde kaleko 17. zenbakiari baitagokio. Javier Oteiza Larrechea izan da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Sunbillan, 2016ko ekainaren 16an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L1607541