126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Herrilurren esleipena

Bizilagun guztiei jakinarazten zaie 2016ko ekainaren 14ko osoko bilkuran honako erabaki hau hartu zela:

1. Espedientea abiatzea Noain Elortzibarko Udalak Noainen duen laborantzako herri lurzatia esleitzeko, lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduaren bidez, eta soberan gelditzen diren lurzatiak, herritarren arteko zuzeneko esleipenaren bidez:

–2/948 lurzatiko A azpilurzatia, 134,69 metro karratuko azalera duena.

2. Erregu bakoitzeko, kanon hauek ezartzea errentamendurako:

2.1. Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduetarako:

–Lehorreko lur erregularra: 12,58 euro/erregu/urtea.

2.2. Herritarren arteko zuzeneko esleipeneko aprobetxamenduetarako:

–Lehorreko lur erregularra: 15,98 euro/erregu/urtea.

3. Lehentasuna duten herritarrendako esleipena nahiz herritarren arteko zuzeneko esleipena jasotzeko beren burua eskubideduntzat duten interesdunek herrilurren esleipena eskatzen ahalko dute, baldin eta Noain Elortzibarko Udalaren herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, eskubide hori dutela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte, ordenantzaren 15., 17., 32. eta 36. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

4. Eskariak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren oholean argitaratzea, interesdunek esleipenaren eskaria aurkez dezaten, honekin batera doan ereduarekin bat.

6. Alkatetzari, edo legez haren ordezkoa denari, baimena ematea erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko behar diren ebazpenak eman ditzan.

Noain Elortzibarren, 2016ko ekainaren 15ean.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1607546